2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

Ze egun polita :)

Kaixo berriro!

Duela asko ez dut idazten, ez dut denborarik izan eta, baina saiatuko naiz laburpen txiki bat egiteko :)

Sarrera honetan saio teorikoetan egindakoa laburtuko dut eta hurrengoan praktikan egindakoak.

2 saio magistral izan dituggu azkenengo sarreratik lehenengoan Web 2.0ri buruz hitz egin dugu. Irakasleak argazki bat aurkeztu digu non zenbait hitz agertzen ziren, eta zenbait hitzen azalpena eskaini digu. nik gehienak ezagutzen nituen baina beste batzuen azalpenak oso onak izan ziren IKT saioak errazak izateko.





Hauetatik hitz asko aipa ditzaket baina niretzat garrantzitsuenak konbergentzia eta dibergentzia dira. irakasleak esan zuen bezala, informazioa konbergebta izan daiteke, hau da, inguruko gauzekin lotura daukala, edo dibergentea, hau da,  loturarik ez izatea.

Hurrego saio teorikoan berriz aurkezpenak izan genituen. Hemendik aurrera irakasleak esan zuen bezala, aurkezpenak egingo ditugu taldeka zenbait gairi buruz. beste egunenan lehenengo aurkezpena izan zen. Lehenengo taldeak  egindako aurkezpena arreta handiz entzun ondoren haien ebaluazioa eginn genuen taldeka, eta horrela segituko gara asteak pasatu ahala.

Hurrengo sarreran praktikan egindakoa azalduko dizuet.

Hurrengora arte :D



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina